Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Psikologia

Programa

  • Titulazioa: Psikologiako Gradua
  • Kredituak/Iraupena: 60 ECTS urtean x 4 urte = 240 ECTS
  • Toki kopurua: 180 toki
  • Irakaskuntza mota: Aurrez aurrekoa eta esklusiboa
  • Hizkuntza: Gaztelania, euskara eta ingelesa
  • Praktikak: Nahitaezkoak: 12 ECTS (4. mailan)
  • Nazioarteko programa: Aukerakoa: 30 edo 60 ECTS (seihileko bat edo bi, 3. mailan)
  • Gradu amaierako lana: 12 ETCS
  • Ikastegia: Psikologia eta Hezkuntza Fakultatea

Praktikak

Graduatu, laneko esperientzia izanda: praktikak

practicas psicologiaPsikologiako Graduan, lanbideko praktikak derrigorrezkoak dira eta 4. mailan egiten dira. Ikasketa Planean garrantzirik eta pisurik handiena duen jarduera da.

Practicuma prestakuntza praktiko zorrotza eta sistematikoa ziurtatzeko modua da. Practicumean ikasleak bi tutore pertsonal ditu hezkuntzako mundu profesionalarekiko lehenengo harreman zuzenetan gidatzeko.

Esperientzia horri esker, graduan hartutako ezaupideak eta abileziak aplikatzeko aukera izango duzu, lanbidearen errealitatea hurbiletik ezagutuko duzu eta curriculuma aberastuko duzu lana lortzeari begira. 

Praktiken esparrua

centros practicas
Lanaren eta Erakundeen Psikologia

Arlo hauek hartzen ditu: antolaketa eta giza baliabideen garapena, langileen hautaketa eta laneko orientazioa, langileen prestakuntza, etab.

Praktiketako zentroak

  • Langileen hautaketa eta langileak lanpostuetara egokitzeko erakunde, instituzio eta enpresak.
  • Gizarte-egoera ahulean edo lan egoera ezegonkorrean dauden taldeen laneratze eta/edo trebakuntzan diharduten erakundeak.
Haur eta gazteen Psikologia

Arazoak, moldatzeko zailtasunak edo nahasmendu mentalak dituzten haur / nerabeekiko lana. Ikaskuntzari eragiten dioten prozesu psikologikoetako esku hartzeak eta ebaluazioko gaitasunen garapena hartzen ditu ardatz (adib.: hezkuntza orientazioa, hezkuntza-premia bereziak dituzten haur eta nerabeen arreta, ikasteko zailtasunak, etab.).

Praktiketako zentroak

  • Osasun Mentaleko Zentroen Euskal Sarea (osasun mentaleko zentroak, unitate terapeutiko eta hezkuntzakoak, etab.).
  • Zentro eta kontsulta pribatuak
  • Institutu eta ikastetxe publiko eta pribatuak
  • Heziketa Bereziko gelak
Ebaluazio eta esku hartze psikologikoa helduetan

Arazoak, moldatzeko zailtasunak edo nahasmendu mentalak dituzten helduekiko lana, zentzurik zabalenean eta ez alderdi psikopatologiko soiletik.

Praktiketako zentroak

  • Eritegi nagusiak
  • Zainketa aringarrietako ospitaleak
  • Osasun mentaleko sarea (ospitale psikiatrikoak, osasun mentaleko zentroak, eguneko ospitaleak)
  • Gaixoen elkarteak
  • Zentro eta kontsulta pribatuak
Neuropsikologia eta gerontologia

Urritasun kognitiboak dituzten pertsonen ebaluazioa eta arazo horietan esku hartzea, narriadura kognitiboa duten pertsona nagusiak artatzea eta haiekin esku hartzea, sozializazioko jarduerak, senideen arreta, sentiberatzeko jarduerak, etab.

Praktiketako zentroak

  • Unitate psikogeriatrikoak
  • Pertsona nagusientzako gizarte zentroak
  • Egoitzak eta eguneko zentroak
  • Era askotako arazoak dituzten pertsonen elkarteak
  • Zentro gerontologikoak
  • Ospitaleak (neurologia zerbitzua)
  • Kalte zerebraleko unitateak
  • Ikerketa
Psikologia komunitarioa

Familiako era askotako arazoak ebaluatzea eta esku hartzea; arrisku egoeran dauden pertsonen ebaluazio, diagnostiko eta esku hartze psikosoziala, prebentzioko ekintzak, etab.

Praktiketako zentroak

  • Zentro psikosozialak eta gizarte babeseko zerbitzu publikoak
  • Famili orientazioko zerbitzuak
  • Senideen elkarteak
  • Familia-elkarguneak
  • Espetxeak
  • Gizarte-egoera ahulean dauden taldeekin lan egiten duten erakunde eta elkarteak
  • Kirolaren psikologiarekin lotutako zentroak