Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Psikologia

Erakundeen Psikologiako Espezializazio Diploma

Psikologiako graduaren barruan, beste espezializazio bat ikasteko aukera duzu, Erakundeen Psikologia, 2., 3. eta 4. mailetan zehar, Deusto Business Schoolekin koordinatuta eskaintzen dena.

"Erakundeen Psikologian Espezializatutako Diploma egiteko aukera izan dut. Diploma hau hiru urtekoa da, graduko bigarren mailan hasita laugarren mailara artekoa. Honetan, erakundeei buruz ezagutzen ez nuen mamia ezagutu dut.

Izan ere, erakundeei buruzko irudi hotza orokortu da gizartean, erakundeen motorra pertsonak direla ahaztuz. Erakundeak pertsonaren garapenerako, hazkuntzarako eta ongizaterako ezinbesteko topaguneak izan daitezkeela erakutsi beharra dago.

Horrekin batera, lanak gure bizitzan duen esanahiari bere garrantzia eman behar zaio, izan ere, gure bizitzaren parte handiena lanean igarotzen dugu, beharrezkoa da beraz, hau guretzako aberasgarria izatea. Hori dela eta, erakundeak humanizatzeko beharrizan berezia dagoela uste dut, horretarako, psikologiari merezi duen lekua eta garrantzia emanaz".
 
Logo de la Universidad de Deusto

Erakundeen Psikologian Espezializatutako Diploma ikasi dut

Malen Akordagoitia, Psikologian graduatua

Irakasleak

profesores diploma organizaciones
Alejandro Amillano Solano (Psikologia eta Hezkuntza Fakultatea)

Deustuko Unibertsitateko Psikologia eta Hezkuntza Fakultateko eta Zuzenbide Fakultateko irakaslea, Erakundeen Psikologian irakasten duena. Zerbitzuko lidergoaren inguruko doktoregoko proiektua egiten dihardu genero ikuspegitik Unibertsitatean. Ikertzaileak prestatzeko beka jaso du eta Reimagina Learning-ekin egiten du lan enpresentzako ikaskuntza eta garapeneko programak diseinatzen. Lehenago Shackleton Persons-en lan egina da giza baliabideen arloko aholkularitzan eta Talde eta Pertsonen Garapen arloko eta I+G+b-ko arduradun lanetan. Irabazi asmorik gabeko erakundeetan ere laguntzen du.

Fernando Díez Ruiz (Psikologia eta Hezkuntza Fakultatea) Fernando Díez Psikopedagogiako doktorea da, MBA Executive La Comercialen, eta Deustuko Unibertsitateko Pedagogiako eta Psikologiako lizentziatua.
DEIKER/OTRIko zuzendaria, Deustuko Unibertsitateko Argitalpenen zuzendaria eta Deusto Fundazioaren zuzendarikide. Psikologia eta Hezkuntza Fakultateko irakaslea da eta Organizational Behaviour eta Giza baliabideen kudeaketa irakasgaiak ematen ditu. Giza Baliabideetako Masterreko zuzendari, MBA Executiveko irakasle, MBA graduondoko eta Hotelen zuzendaritzako irakaslea izan da, baita Giza Baliabideetako prestatzailea ere. Deustuko Unibertsitateko Innova ikertaldeko kidea da.
ACLIMAko (Ingurumeneko Industrien Euskadiko Kluster Elkartea) Zuzendaritza Batzordeko kidea, Bizkaia: Talent-en Zuzendaritza Batzordeko kidea da, eta RedTransfer-eko bazkide sortzailea da. NEBTn (Oinarri Teknologikoko Enpresa Berrien) Deustuko Unibertsitateko Deustokabi mintegiaren sortzailea. INGENIO ekintzaile programako zuzendaria. Diego Gardoki beka programako zuzendaria, ekintzaileen mugikortasunerako: WHTC Foundation (Wheeling Jesuit University, USA), Lempert (ARGENTINA), CT Valparaíso (TXILE) eta ISTMA – Interactive Software and Media Association (INDIA).
Luis Tomás Fañanás Torralba (Programaren zuzendaria) (Psikologia eta Hezkuntza Fakultatea) Comillaseko Unibertsitateko (Madril) Psikologiako lizentziatua. Deustuko Unibertsitateko Psikologia eta Hezkuntza Fakultateko irakaslea Psikologia Saileko Taldeak eta Erakundeak arloetan. Ohiko irakaslea da hainbat master eta ikastarotan Deustuko Unibertsitatean: Talde lana, Gatazken kudeaketa, Motibazioa, Lidergoa, Balioen zuzendaritza, etab. Hainbat enpresa eta erakundetako zuzendarien eta taldeen prestatzailea.
Jose Manuel Gil Vegas (DBS- Donostia)
 
Madrileko Unibertsitate Autonomoko Psikologiako doktorea, tesi honekin: “La evaluación del rendimiento en puestos de trabajo informáticos”. Sinergos, Desarrollo Organizacionaleko presidente exekutiboa (zuzendarien prestakuntzan espezializatutako konpainia). 1987tik Erakundeen Psikologiako irakaslea da, Deustuko Unibertsitateko ESTEn (Donostiako campuseko Ekonomia eta Enpresa Zientziak). Nazioarteko hainbat masterretako irakaslea da: Mastère Internacional de Resources Humaines de l'Ecole Superieur de Commerce de Clermont Ferrand (Frantzia), EHUko Giza Baliabideen Kudeaketa eta Zuzendaritzako Masterra, CADEko (ESTE) Giza Baliabideak, La Comercialeko EZNI, etab. Hainbat argitalpen ditu (aldizkariak eta liburuak) aldaketaren kudeaketari buruz.
Ignacio Gómez Marroquín
(Psikologia eta Hezkuntza Fakultatea)
Deustuko Unibertsitateko Psikologiako lizentziatua eta Aisia eta Giza Baliabideetako doktorea. Gaur egun, Deustuko Unibertsitateko irakaslea da, Bilboko campusean, eta Terapia Humanistako klaseak ematen ditu. Psikologiako graduan irakasten du, baita Gerontologiako Masterrean eta Gizartean esku hartzearen Psikologian. Laguntza harremana eta terapia humanistak eta Esku hartze psikologikoa gizarte eta elkarte mailako testuinguruetan gaiei lotutako irakasgaiak ematen ditu. Psikologia eta Hezkuntza Fakultateko dekanordea da une honetan.