Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Gizarte Hezkuntza

Gradua

Zer da Gizarte Hezkuntza?

Gizarte Hezkuntzak gizartea hobetu nahi du, hezkuntzaren ikuspegitik. Horretarako, gizarte hezitzaileek hainbat eginkizun betetzen dituzte:

  • Pertsonei laguntza eman eta lagun egiteko harremanak sortzen dituzte.
  • Pertsona horien eboluzioa errazten dute, aldaketa bat eragiteko.
  • Partaidetza eta garapeneko prozesuak sustatzen dituzte elkarteetan.
  • Gizartean eta hezkuntzan esku hartzeko proiektuak diseinatu eta martxan jartzen dituzte.
  • Gizarte eta hezkuntza arloko zerbitzuak eta zentroak, elkarteak eta bestelakoak koordinatzen dituzte.

Hortaz, gradu honek Hezkuntzako profesionala izateko prestatzen zaitu, edozein adinetako pertsonekin eta edozein testuinguru sozialetan, pertsona eta komunitateen garapen pertsonala, autonomia, integrazioa, bizi kalitatea eta justizia soziala sustatzeko eta hobetzeko.

Ikaslearen profila

Hezkuntzarako bokazioa baduzu, pertsonekin eta pertsonen alde lan egiteko irrikan bazaude eta gizartea aldatzeko ametsa baduzu, gradu hau oso egokia izan daiteke zuretzat.

Sartzeko komeni den profila

Tituludunaren profila 

Onarpenerako irizpideak

Onarpen Batzordeak honako hauek balioetsiko ditu ikaslea onartu ala ez onartu ebazteko orduan:

  • Ikasketa-espediente osoa
  • Aurkeztutako agiriak.
  • Sarrera proben emaitza, ikasketa ofizialen programazio bateratuko ikasleentzat soilik.

DBHko 4. mailako eta Batxilergoko 1. mailako orotariko batez bestekoa kalkulatzeko kontuan hartuko diren irakasgaien batez bestekotik bi nota aterako dira eta gero bien batez besteko aritmetikoa kalkulatuko da.

Onarpen-prozesuan ikasketa-espedienteak garrantzia duen arren, sarrera-probetara deitutako guztiek dute onartuak izateko aukera.

Beharrezkoa iritziz gero, Onarpen Batzordeak elkarrizketara deitu diezaioke ikasleari edo agiri bidezko informazio gehiago eska diezaioke.
 
Hizkuntzak

Titulazio osoa gaztelaniaz egin ahal izango duzu, baina, nahi baduzu, irakasgaiak euskaraz ikasteko aukera duzu.

Irakasgairen bat ingelesez ere egin ahal izango duzu.

Tutore pertsonala

Deustun banakako laguntza izango duzu maila guztietan, Tutoretza Planari esker. Maila bakoitzean behar duzun horretan laguntza jaso ahal izango duzu. Adibidez, lehenengo mailan badago unibertsitatera egokitzen laguntzeko berariazko ekintza plana. Laugarren mailan, berriz, tutoretza lan-merkatura sartzera bideratuta dago.

Tutore pertsonala izango duzu karrera osorako. Azken batean, edozein eratako arazo edo kezkaren bat duzunean (ikaskuntzakoa, eskolako errendimenduari eragiten dion arazo pertsonalen bat, ekimen berriak, hobetzeko proposamenak, etab.), tutorearengana jo dezakezu.

Metodologia praktikoa eta dinamikoa

Unibertsitatearen helburuetako bat da ikasleek eginez ikastea. Horregatik, Deustun zeu ardatz zaren ikaskuntza eredu bati jarraituz ikasiko duzu.

Fases de aprendizaje
1. Esperientzien testuingurua Badakigu esperientziatik ikasten dugula; hortaz, Deustun ikaslearen aurretiko ezagutzatik abiatzen gara.
2. Behaketa eta gogoeta Behin aurretiazko eskema horiek planteatuta, ezinbestekoa da behatzea eta zalantzan jartzea ere.
3. Kontzeptualizazioa Aurretiaz dakiguna eta gaiari buruz idatzitako teoria erkatzen ditugu.
4. Esperimentazio aktiboa Ikaskuntzak, teoria ulertzea ez ezik, praktikan jartzea ere eskatzen du. Horretarako, hainbat jarduera, ariketa, praktika, proiektu eta/edo ikerlan egiten dira, ikasleak gaitasun horiek aplika ditzan.
5. Ebaluazioa Azkenik, ebaluazioan ikasitakoaz hausnarketa egiten da eta egindako lana balioesten da.

Lortuko dituzun gaitasun orokorrak

Lortuko dituzun berariazko gaitasunak 

Nazioarteko Programa

Hirugarren mailan, aurreikusitako hizkuntza eskakizunak eta eskakizun akademikoak betetzen badituzu, beste herrialde bateko unibertsitate batera joan ahal izango zara ikastera, seihileko batean edo bietan. Bigarren mailan jakinaraziko dizute zeintzuk diren eskakizun horiek eta zer egin toki bat izateko.
Esperientzia ona da herrialdeko ohiturak ezagutzeko, beste kultura batzuen berri izateko, hizkuntza arloko gaitasunak garatzeko, etab.

Europar, amerikar eta beste toki batzuetako unibertsitateak

Eta graduaren ostean... zer?

Prestakuntza osatu eta lanbiderako ate berriak zabalduko dituzu, arlo horretan Deustuko Unibertsitatean dagoen graduondoko eskaintza zabala eginda. Gerontologian, desgaitasunetan, droga-menpekotasunetan espezializatu zaitezke... 

Ikusi graduondoko eskaintza osoa