Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

marta pastor de la cal

img

marta pastor de la cal

Kategoria:
Lizentziatu arduraduna
Formakuntza akademikoa:
Psikologoa
Posta elektronikoko helbidea:

Psikologoa, Bikote eta Familien Terapeuta, Famili Terapiako Euskadiko eta Nafarroako Eskolakoa.UNESCOrentzat lan egin zuen Zimbabwen, Hezkuntza arloan, HIV Focal Point delakoan, GIB birusari buruzko hainbat proiektu eta ikerketa sozialetan, 1999tik 2001era.2001eko ekainean Bizkaiko HIESaren kontrako Herritarren Batzordean hasi zen lanean, psikologo gisa eta gizartean oso baztertuta zegoen populazioaren kalteak murrizteko eta toxikomaniak murrizteko programa koordinatzen, aparteko eran azpimarratuz drogak erabiltzen dituzten pertsonen partaidetza sustatzea eta aktibatzea. 2005ean, erakundeko presidentetzako etapari eman zion hasiera, proiektuen koordinazioan, finantzazio bideen kudeaketan, ikastaro eta mintegien zabalkundean, beste erakunde batzuekin batera sareak eta elkarteen plataformak sortzen. Bizkaian Droga-menpekotasunen esparruan lanean diharduten Elkarteen ordezkaria da Eusko Jaurlaritzako Droga Mendekotasunetako Aholku Kontseiluan, eta Prebentzioko Batzorde Teknikoko kidea da.2011ko urtarriletik hona, estatu mailako Funsida (Fundación del Movimiento Ciudadano Antisida) plataformako presidentea da.HIESaren prebentzioko programen jarraipenerako eta koordinaziorako Estatuko Batzordearen GKEen Aholku eta Kontsultako Batzordeko kidea da. Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioa.