Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Nortzuk gara?

Droga-menpekotasunen Deustuko Institutuak bikain jasotzen du Deustuko Unibertsitatearen espiritua, erakunde honek aukera argia egina baitauka elkarren menpekotasun, baliabideen banaketa, migrazio, giza eskubide, garapen, pobrezia eta ingurumen, etika eta gizarte, droga-menpekotasun, kultur nortasun (banakakoa eta taldekoa), balio eta Europaren integrazio prozesua bezalako gai sozialen alde. Horren guztiaren ondorioz, nazioarteko hainbat ikertaldetan parte hartzen du.

Aurkezpena

Deustuko Unibertsitateko jakintza droga-menpekotasunei aplikatuta

Unibertsitateko diziplina arteko institutu bat gara, mende bat baino gehiago duen Deustuko Unibertsitateko egituraren barruan, jakintzaren arlo zehatz bat jorratzen duena: drogak eta adikzioak.

  • Unibertsitateko institutua da 1989an halaxe sortu zelako, Deustuko Unibertsitateak droga-menpekotasunen arloan burutzen zuen prestakuntza, ikerketa eta aholkularitza lana bateratzeko zereginarekin. Horrela bada, drogen arloko prestakuntza emateko, lanean ziharduten profesionalak birziklatzeko eta ikertzeko helburuarekin sortu zen Unibertsitateko lehenengo institutua izan zen.
  • Diziplina artekoa da, droga-menpekotasunen arloa horrelakoa delako eta beronen tratamendua eta konponbidea Unibertsitatean lantzen diren hainbat diziplina eta jakintza arlotatik egiten delako. Horregatik, drogen fenomenotik hurbilekoak diren beste arlo batzuk ere jorratzen ditugu.
Gure ibilbidearen ezaugarriak honakoak dira:
  • Ekoizpen zientifikoko zabala.
  • Etengabeko berrikuntza ikerketan eta prestakuntzan.
  • Institutuan prestakuntza jaso duen pertsona kopuru handia.
  • Droga-menpekotasunen Deustuko Institutuaren aholkularitza jasotzen duen hainbat erakunde.
  • Prebentzioko, asistentziako, gizarteratzeko, ikerketako eta kontroleko profesionalekin eta erakundeekin batera egindako lan baliotsua.
  • Estatuko eta nazioarteko lankidetza hitzarmenak, bai prestakuntzan eta bai ikerketan.

Misioa, ikuspena eta balioak

Gizarteari zerbitzu ematea ezagutzaren transmisioaren bidez 

Deustuko Unibertsitatea gizartearen zerbitzura dago, gisa duintasunarekin bat datorren gizarte eraikuntza, bidezkoa eta solidarioa izan dadin. Hori dela eta, DUren Misioa, Gizarteari Zerbitzu ematea, Droga-menpekotasunen Deustuko Institutuaren misioa ere bada.

Droga-menpekotasunen Deustuko Institutuak ardatz hauek ditu gizarteari ematen dion zerbitzuan: drogen esparru zabalean, toxikomanietan eta beste dependentzia eta abusuetan jakintza zientifikoaren zabalkundea eta ikerketa egitea, baita antzeko beste gai batzuetan ere (familia, hezkuntza, haurrak, nerabeak eta gazteak).

Droga-menpekotasunen Deustuko Institutuaren xedea kalitatezko prestakuntza integrala ematea da, bikaintasun akademikoa eta drogen arloko abangoardiako ikerketa bateratuko dituena, beti ere sektoreko profesionalen parte hartze aktiboarekin, horretan guztian berrikuntza funtsezko zutabe delarik.

Droga-menpekotasunen Deustuko Institutuaren funtsezko hiru ardatzak:

  • Garai berrietara egokitutako kalitatezko prestakuntza.
  • Estatuko eta nazioarteko abangoardiako ikerketa.
  • Aholkularitza, sektoreko profesionalen parte hartze aktiboarekin.

Harremanak

Droga-menpekotasunen Deustuko InstitutuaUnibertsitate etorbidea, 24 48007 - Bilbao944 139 083drogodependencias@deusto.es
ZuzendariaJuan Manuel González de Audikana944 139 003 Ext. 2891
IkertaldeaBulegoak: Eraikin nagusiko 3. solairua,aspaldian “Katalogazioa” zegoen tokia944 139 003 Ext. 2754 y 2693
IdazkariaMaría CampilloPsikologia eta Hezkuntzako Dekanotza, Gradu aretoaren ondoan, Eraikin nagusia944 139 083