Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Prestakuntza Praktikoa

Graduko eta graduondoko prestakuntza

Gradua

Deusto Psychek laguntzen du Psikologiako Graduko ikasleen prestakuntzan, eta graduko irakasgaietako praktiketako jarduerak sustatzen.

Graduondoa

Deusto Psychek praktiketako plazak eskaintzen ditu Osasun Psikologia Orokorreko Unibertsitate Masterrean, helduen esparruan, eta Psikoterapia Sistemiko eta Erlazionaleko Masterrean (Lagungo Familia Orientazioko Zentroarekin batera).

Prestakuntza praktikoak duen garrantziaz jabeturik, Deusto Psychek ikasleen gaitasun asistentzialak garatzen laguntzen du, Psikologiaren eta Osasunaren esparruan aitormen zabala duten profesionalen ikuskaritzapean, ikuspegi psikoterapeutiko desberdinetatik. 

“Praktikak Deusto Psychen egin nituen, helduen psikologia klinikoa interesatzen zitzaidalako, eta bete-betean asmatu nuen. Hemen urtebete baino gehiago daramadan honetan, esperientziak aberastu egin nau, bai maila profesionalean eta bai maila pertsonalean ere. Taldeko kide sentitzen naiz. Praktikek lagundu didate entzute aktiborako trebetasuna garatzen: saioetan esaten denaz ez ezik, pertsonaren mezuak barruan daramanaz ere konturatzeko balio izan didate".

Logo de la Universidad de Deusto

Prestakuntza Deusto Psychen

Nerea Iglesias, Osasun Psikologia Orokorreko Masterreko 2015-2017ko promozioa

"Ez zait Deusto Psych baino toki hoberik bururatzen, osasun arloko psikologoaren gaitasunak neureganatzeko. Nire trebetasunak zenbait hizkuntzatan praktikan jarri ahal izan ditut eta, gero, saioak ikusi ditut ibilbide luze eta oparoko psikologo klinikoen eta psikoterapeuten ikuskaritza izanda. Gainera, zentroko dinamikari esker, hainbat profesionalen lan egiteko modua ezagutu daiteke eta hainbat ikuspegi psikoterapeutikotatik aberastu norberaren jarduna."

Logo de la Universidad de Deusto

Prestakuntza Deusto Psychen

"Ez zait Deusto Psych baino toki hoberik bururatzen, osasun arloko psikologoaren gaitasunak neureganatzeko. Nire trebetasunak zenbait hizkuntzatan praktikan jarri ahal izan ditut eta, gero, saioak ikusi ditut ibilbide luze eta oparoko psikologo klinikoen eta psikoterapeuten ikuskaritza izanda. Gainera, zentroko dinamikari esker, hainbat profesionalen lan egiteko modua ezagutu daiteke eta hainbat ikuspegi psikoterapeutikotatik aberastu norberaren jarduna."

Ian Rion, Osasun Psikologia Orokorreko Masterreko 2017-2019ko promozioa

Etengabeko osasun arloko prestakuntza

Deusto Psychek lagundu egiten du irakasleen eta jardunean dauden profesionalen prestakuntzan, irakaskuntza eta lanbideko praktikak hobetzeko. Horretarako, etengabeko prestakuntzako jarduerak egiten dira, profesionalak eguneratzeko eta prestakuntza lanean jarrai dezaten. Eskaintzen diren ikastarorik gehienak Profesio Sanitarioen Etengabeko Formakuntzako Euskal Kontseiluak ziurtatzen ditu.