Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2019ko otsailak 14Bilboko Campusa

Nahasmendu Mediko Larrien Neuropsikologiako lantaldeak Bilbao Gazte Balioak Martxan-en sari bat jaso du


Natalia Ojedaren ardurapeko Nahasmendu Mediko Larrien Neuropsikologiako lantaldeak Bilbao Gazte Balioak Martxan-en sari bat lortu du. Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol arloko ekimen horrek gazteek garatutako gizarte proiektu berritzaileak sustatu eta babestu nahi ditu.


Saritutako lana Naroa Ibarretxek zuzendutako proiektuaren barrukoa da. Lanaren izenburua : “Tratamiento combinado de rehabilitación cognitiva en pacientes con enfermedad de Parkinson y psicoeducación en sus familiares cuidadores: eficacia a corto y largo plazo”.Proiektuaren barruan daude, batetik, REHACOP programaren errehabilitazio kognitiboko tratamendua, Natalia Ojedak eta Javier Peñak diseinatutakoa; eta bestetik, Europako partzuergoak garatutako programatik (Edupark) moldatutako psikohezkuntzako 12 saio. Gainera, ikerlanak Gurutzetako eta Galdakaoko ospitaleen neurologia zerbitzuen eta ASPARBI Bizkaiko Parkinson elkarteko laguntza dauka.


Olaia Lucas eta Itsasne Sanchez proiektuko kideek sari banaketa ekitaldian adierazi zutenez, lanak helburu du Parkinsona duten gaixoen kognizioa eta bizi kalitatea hobetzea eta orobat senide zaintzaileena.
 

 

Vídeo del proyecto

Noticia web Ayuntamiento