Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2018ko uztailak 05Bilboko Campusa

Deustuko emakumezko ikertzaileek txosten bat prestatzen ari dira, ProEm sareak argitaratutzen duena, nerabeen osasun mentalaren ebaluazio psikologikoa eta sustapenari buruz

Osasun Mentalaren eta Gazteen Ongizate Emozionalaren Sustapenerako (ProEm) Diziplinarteko Sareak, Stress Deusto Research taldeko Esther Calvete, Izaskun Orue eta Liria Fernández kideek parte hartzen dute sare horretan, txosten bat eta ibilbide orria argitaratu du nerabeei egiten zaien ebaluazio psikologikoa hobetzeko eta buruko osasunaren eta ongizate emozionalaren sustapenaren egungo egoera, beharrak eta gomendioak aztertzen dituena. Dokumentua Jaengo Unibertsitateak lideratua dago eta beste unibertsitate batzuetako ikertzaile espezializatuen inplikazioa izan du, besteak beste Deusto, beste erakunde kliniko batzuk, orientatzaileen kolektiboak, legelariak eta gutxiengoak izan dira parte hartzaileen artean.

“Gazteen nahasmendu emozionalak osasun publikoko arazoa dira, eta ez bakarrik gazteen bizi-kalitatean, ongizatean eta garapenen dituzten ondorio latz edo eragin negatiboengatik, baizik eta horrek duen eragin sozioekonomikoagatik eta osasuneko kostuengatik” adierazi du Luis Joaquín Garcíak, Jaengo Unibertsitateko EI_CTS3 ikertaldeko ikertzaile eta sareko arduradun nagusiak. “Hala ere, nahasmendu horien diagnostiko eta tratamenduei buruzko ikerketa, osasunaren sustapena, ongizate emozionala eta nahasmendu mentalen prebentzioan aritzen diren profesional eta ikertzaileek, azken urteotan egoera asko hobetu duten arren, oraindik ere modu bakarti eta zatikatuan egiten dute lan.” gehitu du.

Testuinguruak bultzatu zituen lankidetza handiagoa sustatzera inplikatutako agenteen artean: ikertzaileek eta buruko osasuneko eta beste diziplina batzuetako profesionalak eta, baita gazteek eurak, familiak, legegileak, eta bereziki , arrisku psikosozialean daudenen taldekoak direnak edo haiekin harremanetan daudenak. Behar horri erantzuteko sortu da dokumentua, helburu izanik inplikatutako agente guztien lanak, ezagutzak eta esperientziak inpaktu eta onarpen handiagoa izan dezaten, bai eta aplikagarritasun eta arrakastarako berme handiagoa ere lortu nahi den azken helburuan: Gazteen ongizate emozionala eta osasun mentala hobetzea.

Ikerlanean, zazpi gabezia antzeman dituzte: nerabeak osasun eta ongizate emozionalari buruz duen ezagutza eskasa; eskoletan arazo mentalak berandu identifikatzea eta baliabide desegokiak izatea; baliabide eta koordinazio falta ongizate eta osasun emozionalaren arloko eragile eta erregioen artean, eta horrek dakartzak kostuak; osasun eta ongizate emazionaleko politikarik eza, eta horrez gain aurrekontu gutxiegi izatea; ahultasun egoeran dauden taldeen eta gizarteko gutxiengoen sentsibilizazio falta, eta gazteen artean gero eta ohitura txar gehiago eta komunikazio teknologien abusuzko erabilera.

Horri guztiari irtenbidea bilatzeko, PROEM sareko kide eta kolaboratzaileek lehentasunak eta gomendioak prestatu dituzte eta txostenean jasota daude. “Mezua bidali nahi dugu, izan ere behar beharrezkoa da osasun mentalari buruzko alfabetizazioa hobetzea ikastetxeetan; hezkuntzako eta lehen arretako profesionalak prestatu behar ditugu; aurrekontua gehitu behar da osasun mentaleko politikak ezartzeko; osasun sare eraginkorragoa garatu behar da eta ikerkuntza sustatu arrisku faktoreak identifikatzeko, osasun mentala sustatzeko eta esku hartze eraginkorrak garatzeko” adierazi du Luis Joaquin Garciak.

Txostena argitaratu ondoren, sarearen helburua da hedapenean aritzen jarraitzea inplikatutako eragile guztiak eta diziplinarteko lan talde berriak garatzea proiektuan proposatutako ekintzak praktikara eramateko. Proiektua 2016an jarri zen abian, Estatuko Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun Agentziak eta FEDER funtsek finantzatuta, PSI2015-70943-REDT Bikaintasun Sarearen eta PSI2017-90650-REDT Bikaintasun Sarearen menpean. Ildo horretan, hasi dituzte lehenengo kontaktuak Andaluziako Juntako Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzarekin (Jaenen). Helburua da sinergiak sortzea txostenean ezarritako lehentasunak aplikatuta, onurak izan ditzaten irakasleek, hezitzaileek eta orientatzaileek, bai eta nerabeek eta familiek ere.

Jaengo Unibertsitateak zuzentzen duen lan honetan izan dira hainbat unibertsitate, Kordobakoa, Euskal Herrikoa, Miguel Hernández, Deusto, Complutense de Madrid, Rovira i Virgili, Autonoma de Madrid, Almeria, UNED eta Coimbra (Portugal); baita osasun zentro kliniko eta komunitarioak ere, hala nola, Asociación Centro de Higiene Mental Les Corts eta Malagako Ikerkuntza Biomedikoko Institutua; orientatzaileen kolektiboak, esate baterako, Espainiako Psikopedagogia eta Orientazioko Erakundeen Konfederazioa edo Andaluziako Juntako Hezkuntza Ordezkaritzako eta hezkuntzako eta lanbideko orientaziorako talde tekniko probintziala, eta erabiltzaileen kolektiboak, hala nola, Fobia Sozialaren eta Antsietate Nahasmenduen aurkako Espainiako Elkartea eta Antsietate nahasmendua eta Estresa aztertzeko Espainiako Elkartea edota Lesbianen, Gaysen, Transen eta Bisexualen Estatu Federazioa.