Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Ikasleentzako garapen pertsonaleko eta ongizateko tailerra

Zer eskaintzen dugu?

Deusto Psychek garapen pertsonaleko eta ongizateko tailer bat antolatu du, Gizarte Erantzukizunarekin -Osasun arloa-, Deusto Campusekin eta Unibertsitateko Orientazio Zerbitzuarekin batera, Unibertsitateko graduko ikasle guztiei zuzenduta.

Garapen pertsonaleko eta ongizate subjektibo, psikologiko eta soziala hobetzeko esperientzia da. Ondo sentitzen, egoten eta funtzionatzen ikasteko aukera ez ezik, ahal dugun eta nahi dugun bezain ondo egoten ikastekoa. Garapen osorantz joko dugu pertsona eta elkarteko kide garen aldetik.

Zenbait gai eta jarduera landuko dira, bakarka eta taldeka, asteko praktikarekin sendotzeko. Taldeko tailerra izango da, gaztelaniaz eskainia, gehienez 12 pertsonakoa.

Prezioaren zenbatekoa laster zehaztuko da. 

Noiz? 

  • 2019ko irailaren amaieratik abenduaren hasierara.
  • 2 orduko 10 saio izango dira. 20 ordu presentzial.
  • Ez dago saiorik oporretan, ezta azterketaldian ere.

Bilboko campusa

  • 1. taldea: astelehen guztietan, irailaren 30etik abenduaren 2ra, 15:00etatik 17:00etara.
  • 2. taldea: astearte guztietan, urriaren 1etik abenduaren 3ra, 15:00etatik 17:00etara.
  • 3. taldea: asteazken guztietan, urriaren 2tik abenduaren 4ra, 15:00etatik 17:00etara.

Donostiako campusa

  • 1. taldea: asteazken guztietan, urriaren 2tik abenduaren 4ra, 15:30etik 17:30era.

Nola eman izena?

Izena ematea

Argibide gehiago:

Telefonoz: 94 413 90 85
Posta elektronikoz: feliz.mente@deusto.es
 

Informazioa jaitsi

taller felizmente