Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
29 azaroa, 2018Bilbao

Deustok familietako premiazko gaiak aztertu ditu Nazioarteko Biltzarrean: “Gatazka eta krisia familietan: esku hartze kliniko eta komunitarioetako aurrerapenak”

Biltzarra Deusto Family Psych ikertaldeak antolatu zuen eta familia barruko indarkeria, haurraren jaiotza, dibortzio eta adopzio arloko adituek parte hartu zuten, Europako unibertsitate eta ikerketa zentroetakoek. Hainbat gai izan zituzten hizpide eztabaidan, familiaren arduragabekeria, familia barruko indarkeria, dibortzio suntsitzailea, adopzioetako hausturak eta gurasoen jokabidea haurraren jaiotzaren inguruan. Biltzarraren hasiera ekitaldian izan ziren Teresa Laespada foru diputatua; Deustuko errektoreorde José Antonio Rodríguez Ranz; AEIDTFko presidente Ana Martinez Pampliega; REDIFeko presidente Carles Pérez eta Camille Raillon, FIUC ordezkaria.