Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2021eko otsailak 03Bilboko Campusa

Natalia Ojeda da Nazioarteko Neuropsikologia Elkarteko Munduko Garapen Batzordeko (GEC) zuzendari berria

Natalia Ojeda Del Pozo Deustuko Unibertsitateko psikologia katedraduna Nazioarteko Neuropsikologia Elkarteko Munduko Garapen Batzordeko (GEC) zuzendari aukeratu dute. Batzorde hori kontinente guztietako 20 herrialde baino gehiagotako ordezkariek osatzen dute, eta helburu nagusia da munduko herrialde guztietan neuropsikologiaren garapena eta bikaintasuneko prestakuntza sustatzea, bereziki, egoera ahulenean dauden inguruneetan.

Horretarako, GECek lanbideari buruzko aholkuak ematen dizkie profesionalei eta erakundeei, elkarlanean lan egiten du herrialde desberdinetako neuropsikologiako sozietate profesionalekin, prestakuntza programak garatzen ditu, eta Matthew Fund Applications erakundearen urteroko deialdia du, garapen bidean dauden herrialdeetan neuropsikologiako prestakuntza ekintzak finantzatzeko, besteak beste.

Nazioarteko Neuropsikologia Elkartea (www.the-ins.org) mundu osoko elkarte profesional zaharrena da eta bazkide gehien dituena. Ameriketako Estatu Batuetan sortu zen 1967an, eta 5 kontinenteetako 4.700 kide baino gehiago ditu.

Ojeda irakaslea zuzendari berria izateko aukeratu dute, Margaret o 'Connor (Harvardeko Unibertsitateko presidentea) eta Jonathan Evans (Glasgowko Unibertsitateko presidentea) taldearen laguntzarekin. Hautagaitzak ebaluatu zituen batzordeak Natalia Ojedaren profila nabarmendu du, bikaintasunezko esperientzia klinikoa eta ikertzailea izateaz gain, prestakuntza gaitasuna eta neuropsikologiako programak garatzeko gaitasuna ere frogatu duelako, 25 urtetik gorako ibilbide bikaina izanik nazioartean.

GECeko zuzendari berriak otsailaren 2an egin zen bilera birtualean hartu du kargua, INSeren urteko kongresuaren testuinguruan. Natalia Ojedak esker ona adierazi du jaso duen babes handiagatik, eta "errekonozimendu horretaz harro" dagoela azpimarratu du, "Hori guztia energia bihurtuko dut batzorde honen hurrengo ekimenak zuzentzeko, talde handi baten lan nekaezinarekin ".