Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Zertan nahi duzu laguntzea?

Zertan nahi duzu laguntzea?

Deusto Psych-eko esku hartze klinikoko taldean laguntza eskaintzen diegu bizitzan, era askotako arrazoiengatik, ondoezik dauden pertsonei.

Esku hartzeko espazioa eskaintzen dugu harremanaren bidez, hainbat ikuspegitatik, pertsona baten bizitzan sor daitezkeen gatazka eta bizitzako egoera guztiei konponbidea bilatu eta aurrera egiteko.

Pertsonen eta taldeen ongizatea garatzeko lan egiten dugu, norbanakoen, taldeen eta gizartearen osasunerako, kultura aniztasuna, eta nazioarteko eta estatuko mugikortasuna kontuan hartuta. Gaztelaniaz, ingelesez eta euskaraz artatzen dugu jendea.

DeustoPsych-ek hainbat tarifa ditu, pertsonaren egoerara egokituta. Informazio gehiago izateko edo ordua hartzeko, posta elektroniko honetara (deustopsych@deusto.es) edo 944 139 085 telefonora deitu behar da. Bertan jasoko da bana-banako arreta.

Esku hartzeko esparruak

Banakako laguntza psikologikoa

apoyo psicologico individualGure zerbitzura era askotako eskaerak heltzen dira:

- lagun egiteko, orientatzeko eta garapen pertsonalerakoak
- doikuntza emozional eta eguneroko bizitzako funtzionamenduko hobekuntzakoak
- pentsamendua lantzekoak (usteak, iritziak eta aurreiritziak) eta/edo erabakiak hartzekoak
- antsietatea maneiatzekoak, loak hartzeko zailtasunak, atseden hartzeko eta nork bere burua zaintzeko zailtasunak, estresa izateagatik
- beste inorekin tratatu ez diren gaietarako
- egokitzeko, integratzeko edo inklusioko arazoak konpontzeko. Kultur talkak
- kontu pertsonalak gainditzeko, hobetzeko edo garatzeko: lotsa, mugak jartzea, ezetz esatea, zalantzak, segurtasun faltak, zeloak eta inbidia
- blokeoak sentitzea edo korapilo emozionalak. Haserreak, sumindura, amorrua. Beldurrak. Fobiak. Beldurrezko atakeak
- bakardade sentimenduak eta/edo utzikeria
- barne gatazkak norbere buruarekin, desioarekin, gozatzearekin
- ikasketa, diru, lan, hurbileko edo urrutiko pertsonekin kanpoko gatazkak izatea

 

Laguntza psikologikoa haur, familia eta bikoteei

apoyo familiarLagungo Familia Orientatzeko Zentroarekin batera, laguntza terapeutikoa eskaintzen diegu familia edo bikote harremanetan zailtasunak dituzten pertsonei (haur, gazte eta helduei). Artatzen diren arazoak honelakoak izaten dira:

- Bikote barruko gatazkak
- Komunikazioko eta bizikidetzako arazoak
- Gurasoen eta seme-alaben arteko gatazkak
- Haur eta nerabeen jokabide arazoak
- Gurasoek seme-alabak hezteko dituzten arazoak
- Etxekoen gaixotasun eta heriotzarekin (dolua) lotutako arazoak
- Guraso nagusiei lagundu eta haiek zaintzeko dauden arazoak
- Bikote harremanetako zailtasunak edo kezkak
- Banaketa (espektro zabala) eta dibortzio egoerak
- Tratu txarrak
- Familia edo bikote barruko erasokortasun egoerak
- Adopzio edo harrerei lotutako zailtasunak

 

Taldeko laguntza psikologikoa

apoyo psicologico grupalLaguntza psikologikoa eta taldeko lantegiak eskaintzen ditugu Unibertsitateko Orientazio Psikologikoko Zerbitzuarekin batera (adib.: Antsietatea azterketetan) eta DeustoPsych osatzen duten ikertaldeekin batera.