Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Plan estrategikoa

2016ko azaroan, hirurteko plan estrategikoa (2017-2020) onartu dugu:
 

plan estrategico deusto psych
Ildo estrategikoak Helburu estrategikoak
Osasun prestakuntza praktikoa                                                       
  1. Kalitateko praktikak eskaintzea osasun psikologia orokorraren esparruan eta beste espezializazio esparruetan.
  2. Ikertaldeen bidez, Osasunaren Psikologiaren esparruan doktore tesiak eta masterren amaierako lanak egiten dituzten ikasleei laguntzea.
  3. Psikologiaren eta osasunaren esparruko egungo eta etorkizuneko profesionalen etengabeko prestakuntzan laguntzea, eta ikertaldeetan sortutzako jakintzaren transferentzia bultzatzea.
  4. Psikologia eta Osasunaren arloko irakasleen hobekuntzan eta eguneratzean laguntzea, zenbait prestakuntza ekintzaren bidez.
Ikerketa bikaina osasunean
  1. Psikologia eta Osasunaren esparruko ikerketa, garapen eta berrikuntzako laguntza sustatzea eta areagotzea.
  2. Psikologiako esku hartzearen berrikuntzari buruzko ikerketak sustatzea.
  3. Egungo gizartearen beharrizanei erantzungo dieten ikerlanak bultzatzea.
  4. Ikertaldeen produkzio zientifikoaren eta jakintzaren transferentziaren zabalkundea areagotzea.
Laguntza psikologiko osoa
  1. Ikuspegi terapeutiko ugariko eta kalitateko laguntza psikologikoko zerbitzuak eskaintzea unibertsitateko elkarteari eta zerbitzu horiek ugaritzea.
  2. Ikuspegi terapeutiko ugariko eta kalitateko laguntza psikologikoko zerbitzuak eskaintzea eta ugaritzea gizarteari, oro har, eta egoera ahulean dauden taldeei, bereziki.
  3. Unibertsitateko elkartearen eta gizartearen, oro har, ongizatea, osasun mentala eta garapen pertsonala hobetzen lagunduko duten taldeko lantegi eta esku hartzeen eskaintza ugaritzea.
  4. Ebidentzia enpirikoetan oinarritutako esku hartzeen garapena sustatzea.

Plan estrategikoa jaitsi