Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Instalazioak eta baliabideak

Instalazioak eta baliabideak

Euskadin erreferentziazkoak diren instalazioak ditugu, Unibertsitatearen ahaleginari eta Eusko Jaurlaritzak ekipamendu zientifikoetarako ematen dituen laguntzei esker.

Deusto Psychen instalazioak

Unibertsitateko Ikerketa Unitatea den aldetik, DeustoPsychek oso orientabide handia du irakasteko; hori dela eta, gure gela guztien ondoan badago behaketa-gunerik prestakuntzan ari diren guztientzat. Unitateak honako hauek ditu:

  • Kontsultarako gela bi.
  • Hiru elkarrizketa-gela, alboan behaketa-gela dutenak.
  • Haurrekin esku hartzeko areto bat, ondoan behaketa-gela duena.
  • Neuropsikologiafisiologiako Esperimentu-gela (Faraday Kamera).
  • Errealitate birtual eta motrizitateko gela.
  • Taldeekin esku hartzeko balio anitzeko aretoa, ondoan behaketa-gela duena.
  • Bilera-gela.
  • Ikertzaile klinikoen gela bi, 18 lanpostu dituztenak.
  • Harrera-gela, Itxarongela, Artxiboa eta Kontroleko Unitatea.

Gune guztiek dute entzunezkoak eta bideoak grabatzeko sistema.

 plano deusto psych psicologia

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Ikertzeko baliabideak

Ikertzeko baliabideei dagokienez, DeustoPsychek oso ekipamendu ona du; eta horretan, honako hauek nabarmendu ahal ditugu:

  • 2 kanaleko Biofeedback 2000 eta 4 kanaleko biofeedback WaveRider pro sistemak.
  • Lau ekipo poligrafiko (bi BioPac MP-150, BioPac Student Lab bat eta Grass Model 7D bat).
  • Odol-tentsioa inbaditzen ez duten erregistro-sistemak eta tentsiometro bat.
  • Loaldiko mugimendua erregistratzeko sistema (Actigraph).
  • Etilometroa.
  • Elektroenzefalografia-ekipo bi (36 kanaleko Medicid-5 eta 32 kanaleko Brainvision sistema).
  • Aldaketa kognitiboak ebaluatu ditzakeen sistema (Cantab).
  • Motion Star Wirelees Sistema, NVIS NVISOR SX kasko bat duena; eta Flock of Birds sistema, Cybermind SVGA kasko bi dituena.
  • WIFIa
  • Interakzioak kodifikatu eta erregistratzeko sistema (Noldus Observer XT 8.0).
  • Ikertzeko beste gai batzuk eta sofware-a.Esperimentuak diseinatu eta ikertzea (E-Prime); estimuluak aurkezteko sistema (SuperLab); ikerketa estatistikorako programak (SPSS, LISREL, EQS, STATA, Gpower); eta Datascan, datuak prozesatzeko.
  • Ebaluatzeko baliabideen bankua, 120 test eta galdesorta baino gehiagokoa. Denek dute lizentzia.
  • Esku hartzeko baliabideen bankua, birgaitzeko eta esku hartzeko programak, erlaxatzeko 27 koltxoneta, jokoak eta haur-materiala dituena.